Makina hidrauliko handiek Arratia ibaiaren ertzak zuinkatu zituzten garai batean. Egun, industria-paisaia hartatik, ia-ia presak baino ez dira geratzen. Desagertutako jarduera baten azken oihartzuna dira. Ondare-ondasunok baliotsuak baina hauskorrak dira, eta haien kontserbazioa arriskuan jartzen duten hainbat mehatxuren eraginpean daude gaur egun.
José María Izaga Reiner ingeniariak eta ondare hidraulikoan adituak gidatutako ibilbide honetan, iraganeko aztarna horiek kontserbatzeak, kudeatzeak eta garrantzitsutzat jotzeak dakartzan zailtasunei helduko zaie.
