Punta Begoña galeriak Howard Hughes bizkaitarra izan zen Horacio Etxebarrietaren eta Ricardo Bastida arkitektoaren arteko bilera zoragarri baten emaitza dira; bi-biek Europako arkitektura modernoaren ikurretako bat eraiki zuten gure historiako funtsezko leku baten gainean.
Bisitak bilera haren sekretuak erakutsiko dizkigu, «gertakarien lekuan» bertan, ikus-entzunezko teknologia berrienak eta birtualenak erabiliz.