Aurkitu Ramiro Pinilla idazlearen arrasto literarioa Getxon zeharreko ibilbide gidatu baten eskutik.

Inguru aplikazioaren bitartez, idazlearen eleberrien pasarte ederrak entzungo dituzu haren lana inspiratu zuen udalerriko toki adierazgarrietatik zabiltzan bitartean.

Idazlearen istorioetan murgilduko zara, esperientzia paregabe eta aberasgarri baten eskutik.

Kontuan izan

Ibilbide hau etengabe dago erabilgarri eta ez da erreserbarik behar.

Edukia eskuratzeko, Inguru aplikazio mugikorra deskargatu behar da hemen, elkargunera joan eta App-aren barruan “descubre” arloan sartu, edo esteka honetan sartu.

Oharrak, kontuan hartu beharrekoak

Oinez egin behar da ibilbidea.

Ez dugu gomendatzen eguraldia kaskarra bada egitea, hots, euria egiten badu edo haize bortitza badago. Entzutezko esperientzia denez, biziki gomendatzen dugu entzungailuak eramatea eleberrien kalitatea hobeto baloratzeko eta alboan daudenei ez eragozteko.

Ez dira lan guztiak entzun behar; proposatutako ibilbidea egin dezakezu “seguir ruta” botoiari sakatuta, edo entzun nahi dituzunetara zuzenean jo. Gogoan izan audioak entzuteko horiek jarri ditugun lekutik hurbil egon beharko duzula.

GETXO | Bisita gidatua

Ramiro Pinilla, Getxoko ondare literarioa

Data 21 Urriak 2023 10:30

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD