Lehen eskutik jakin ezazu zer egoeratan dauden Serantes mendiko gotorlekuak gaur egun —funtsezkoak izan ziren Abra defendatzeko—, baita horiek kontserbatzeko zer erronka tekniko dauden ere.
Ibilbide gidatu honetan, defentsa-hondar horietara hurbilduko gara, kostaldearen historian izan duten balio estrategikoa eta papera ulertzeko, eta, aldi berean, haien hauskortasunaz eta haiek gure ondarearen zati gisa zaintzeak duen garrantziaz hausnartuko dugu.
