Serantes mendia, 451 metroko garaiera duena, Abrako badiaren eta kostaldearen gaineko ikuspegi bikaina duen behatoki naturala da. Historian zehar, Abraren zaintzan eta Bilboko itsasadarrerako itsas sarbidean izan duen kokapen estrategikoaren ondorioz, gailurra eta hegalak eraikin militarrez josi dira. Gotorleku-sistemaren bi elementu nagusiak Serantesko gotorlekua (1882) eta gailurreko dorrea (1881) dira, karlistaden ondorioz eraikia.