Aitor Miñambres Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoko zuzendariaren eskutik, ibilbide honek Berango eta Sopela arteko gotorlekuetara eramango gaitu, Munarrikolanda mendilerroaren trazadura jarraituz. Han, Gerra Zibilaren ondorengo bunker bat bisitatuko dugu, eta hain agerikoak ez diren eta paisaian ezkutatuta dauden beste defentsa-egitura batzuetara hurbilduko gara.
Ibilbidea museoan bertan amaituko da, eta gotorleku horien historian eta harresiek oraindik gordetzen duten memorian sakontzeko aukera izango dugu.
