Juan Manuel González Cembellínen eskutik, tenpluaren eta bertako altzarien bilakaera ezagutuko dugu eta herriak izan dituen zenbait egoerarekin lotuko dugu. Herritarren eta tenpluaren arteko harremanak ekarriko ditugu gogora nekropolia ezagututa, bandokideen leinuek euren patronatua gezurrezko kondaira genealogikoen bidez justifikatzeko egin zituzten saiakerak, eraikinaren berrikuntza eta elizatearen antolaketa XVI. mendearen hasiera gorakorrean, XVIII. mendearen handitzea eliztarrei leku gehiago emateko, bai eta eremu publiko hobea sortzeko ere, auzotarren mesedetan.