Bertsolaritzaren oinarri eta agente ezberdinen berri jakin gura duzu? Erdu bertsoaren ekosistema ezagutzeko eratu dugun tailerrera. Zuen bertsoen gaineko jakintza-maila edozein dela ere, ikastaro labur eta trinkoa eskeiniko zaizue: nola osatu puntua, nola formulatu gaia, etab. Ez da inolako materialik ekarri beharko. Helburua ez da bertsolariak sortzea, bertsoaz gozatzeko urratsen berri ematea baizik. Bertsoa hitz-olgeta bat da, eta olgeta horren bitartez, euskararen beste dimentsio bat ezagutzeko beta izango duzue.

OHARRA:

Urriaren 29a, igandea, “Lore jokoak” 12:00etatik 14:00etara.

TAKET BERTSO ESKOLAKO 25. URTEURRENA

Data 2023KO URRIAREN 29A, IGANDEA 00:00

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD