Baserri askotan txakolina ekoizten zen, eta baserri askok, mahats-parrak eta dolarea zituzten, ardoa egiteko eta upategian gordetzeko, saltzeko zain. Garai hartan, “txakolindegi” bihurtu zen baserria, mahai luzeekin eta sukaldea beti prest, jateko prestatzeko azken uztako
txakolinaren pitxerrekin batera.
Honetaz guztiaz eta “txakolindegi” horiek izan zuten garrantziaz, hitz egingo digu Juanjo Hidalgo historialari eta arkeologoak.