Eako Plazatik irten eta, bere garaian zazpi errota hartu zituen ibai batetik gora egingo dugu, Urtubiaga izeneko burdinola eta errota multzoaren hondarrekin topo egin arte Hondatutako Erdi Aroko burdinola eta erabat berregina 1725ean eta ondorengo urteetan. XIX.mende erdira arte mantendu zen burdinola.Arku-presa, ubidea, antepara eta honekin paraleloan eraikin angeluzuzena, tailerreko gela eta hauspo-gelarekin, biak bergamazo-horma batek bereiztuta, bulegoa eta bi ikaztegi haundi. Errota baten hondarrak eta erainkuntza erantsiak.