Etxebarriako urtegi zaharraren inguruan 5 km inguruko ibilbide zirkularra. Urtegiaren presa 1897an amaitu zen, eta berrikuntza handia ekarri zuen, hormigoia erabili baitzuten. Urdandegietako burdinola zaharraren aztarnak ere bisitatuko ditugu (XVI. mendean bazegoen horren berri), baita Tellituko auzunea ere, baserri kubiko laukizuzenak dituena. Hori guztia edertasun eta biodibertsitate handiko txoko harrigarriak dituen ingurune batean.