Hitzaldia, edaria egitea eta dastatzea

Felix Muguruza Urduñako mendietako elurtegiez arituko zaigu; izan ere, horietako izotzarekin limoi-edaria egiten zen, eta gaur egun, hirian ezer gutxi gogoratzen da jarduera hartaz. Elurra elurtegien bitartez ustiatzeko sistemak ezagutuko ditugu, eta elurtegi-motak ere. Orain dela mende pasatxo arte, limoi-edaria zen festetako edari preziatuena, eta herritarrak urte osoan zehar zeuden hori noiz iritsiko zain. Txakolin, ur, limoi eta azukrearen nahastea zen, eta izotz-edari bilakatzeko, neguan mendietan bildutako elurra erabiltzen zen.

Edaria egiteko erakustaldian, Félixek limoi-edaria egingo du, eta amaitzean, bertatutakoek edango dute.

 

URDUÑA-ORDUÑA | Erakusketa

Urduñako antzinako limoi-edaria (Garrafa)

Data 21 Urriak 2023 11:00

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD