Gerra zibilean defentsarako elementu arkitektonikoak egon ziren Ugaon, gatazkarako berariaz eraikiak (babeslekuak, lubakiak, gotorlekuak, etab.), baina oraindik kontserbatzen diren beste eraikin zibil, industrial eta erlijioso batzuek ere izan zuten zeregin garrantzitsua.
Ritxi Zarate (Asociación Frentes de Euzkadi eta Aprende kultura-kolektiboa) tokiko ikertzailearen eskutik, ibilbide bat proposatzen dugu, non eraikin hauek gogora ekarriko dizkiguten garai horretan herrian izandako protagonistak eta gertaerak. Gainera, herritik hurbilen dauden burdin-hesiaren hondakinak bisitatuko ditugu. 936. urtean Gerra Zibila hasi zen, eta tropa frankistek aurrera egin ondoren Bilbo defendatzeko premia kritikoaren ondorioz, Burdin Hesia sortu zen.
