Zaldibarko San Andres elizaren atzean sortzen den kalexka bereziak hiru eraikin historiko biltzen ditu. Denboraren joanean narriatu badira ere, gaur egun berritze-proiektu interesgarrien bidez etorkizun berria hartzera doaz.
Bisita gidatu honetan eraikin horien jatorria eta izan duten erabilera ezagutuko ditugu, baita martxan dauden proiektuak ere. Aukera paregabea izango da arriskuan egon diren ondare-piezak nola berpiztuko diren bertatik bertara ezagutzeko.