Zurezko arotzeria gure ondare arkitektonikoaren eraikuntzaren parte garrantzitsua izan da, bai kanpoko itxuran, bai barruko espazioetan eta egituran. Bisita honetan, zurezko eraikuntza industrializatu eta jasangarri baterako gakoak ezagutuko ditugu, hurbiltasuneko lehengaiekin eraikuntza-soluzioak egiten hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa baten bitartez, birgaitzea, bizitegi-tipologia eta ekipamenduak barne hartzen dituzten proiektuekin.