Amorebieta-Etxanoko arkitektura garaikidea (1868-2020)

Gorka Pérez de la Peñaren eskutik Aro garaikidea, 1870etik 1975era bitartekoa gutxi gorabehera, Euskal Herriko arkitekturaren historiako aldi nabarmenetako bat da. Aldez aurreko ikerketa urria, neurri batean, arkitektura modernoaren historiaren diziplina nahiko berria delako gertatu da Amorebieta-Etxanon, eta bilketa ahalegin bati esker, baloratu eta zabaltzea merezi duen ondare arkitektoniko garaikidea dokumentatu dugu

Izen biko herria

Bizkaiko jaurerria merinaldez osatuta zegoen, eta horietako bat Zornotza dugu. Antzinetan lau ziren merinalde hau osatzen zuten elizateak: Amorebieta, Etxano Ibarruri eta Gorozika, baina azkenengo biak beste bide bat hartu zuten. Gaur egungo udalerria Amorebieta eta Etxano osatzen dute, arrazoi horregatik daukagu izen bikoitz hau, hala eta guztiz ere, berba egiterakoan Zornotza izenera joten dugu, […]

Bizkargi eguna: atzotik gaurkora

Jardunaldietarako bereziki egin den dokumentala aurkeztuko da, Bizkargi eguna urteetan zehar ospatzearen jatorria eta bilakaera jasoz. Erromeria hori eboluzionatuz joan da denborak aurrera egin ahala, eta historian zehar enklabe estrategiko honetan gertatu diren gertaeren ondorioz. Dokumentala ikusi ondoren, gaiari buruz hitz egingo da hitzaldi/ mahai-inguru batean. Bertan, protagonistetako batzuek parte hartuko dute.

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD