Errotaberri ezagutuz, arratiako errota zaharra

Mª José Torrecilla Gorbea andrearekin batera, Arratiako ibaiertzak zuinkatu zituzten instalazio hidraulikoen, besteak beste erroten, ezaugarriak ezagutuko ditugu. Uraren indarra aprobetxatzen duen asmamen batek eraikinetik haratago doan garapen fisikoa duela ulertuko dugu, kokapena, materialak eta formak baldintzatzen dituena. Errotaberri ezagutuko dugu, herriaren erdian dagoena, errotari ostatu emateko eraikitako etxe baten funtzioa ulertuko dugu, eta bere […]
Musika herrikoia, nota ahaztuak (Juan Maria Beltran eta Ander Barrenetxea)

Soinua dagoen tokian, bizitza dago. Gaur egun gehienetan isiltasunean murgilduta dauden auzoak, basoak… soinuen eztanda bat izan ziren, eta horietako asko desagertuta, gure entzumen-memoriaren parte dira egun. Mailuaren dilin-dalanak segaren gainean, zintzarriak belardietan, edozein jardueraren soinu erritmikoa, batzuetan ezkaratzetik berotutako elkarrizketak, eta musika, batez ere musika… izan ere, auzokide talde bat elkartzen zen lekuan, edozein […]
Arratiar janzkera (Amaia Mujika Goñi)

Antzina-antzinatik, gizakiaren egunerokoan egon den kezketako bat izan da besteek nola ikusten gaituzten. Gure janzkerak, oinarrizko behar bat betetzeaz gain, estatus sozial baten barruan kokatzen gaitu, edo lanbide jakin baten barruan, edo jatorri bat ezarriko du, edo ekitaldi berezi batean gaudela eta abar adieraziko du… Baina, gainera, egoera eta kolektibo horien barruan, norbanakoa, bere estilismoaren […]
Gorbeia, elurra abuztuan, elurtegitik garrafara.

Hizketaldia eta erakustaldia, Felix Mugurutzaren eskutik Elurra eta hori Gorbeiako elurtegien bitartez ekonomikoki ustiatzeko jarduera, ogibide eta diru-iturri izan ziren mendigunearen inguruko haran guztietan, XX. mendearen hasierara arte. Elurraren erabileretako bat guztiz ludikoa izan zen, garrafen bidez (garai bateko izozkigileak / txakolin izotz-edarigileak); izan ere, XIX. mendeko Bizkaiko erromerietan ezin ziren falta. Hala, elurtegiez […]
Arantzazu: ardoa, mahastiak eta txakolina.

Pasealdia eta hizketaldia, Juanjo Hidalgoren eskutik Historikoki, ardoak nahiz sagardoak zeregin nabarmena izan dute gure jaietan eta erromerietan. Mahatsondoaren laborantza tradizionalak, edariak ekoitzi, garraiatu eta biltegiratzea eta edateak material etnografiko joriak utzi dizkigute. Juanjo Hidalgo haietaz arituko zaigu, herritik ibiltzen garen bitartean, eta, posible bada, garai bateko mahastizaintzarekin loturiko tokiak bisitatuko ditugu. […]