QR ibilbidea

Aulesti auzoa, hiribildu itxura duen elizatea da. Etxe eta eraikinik esanguratsuenetan 14 QR jarri ditugu eta herrian zeharreko ibilbidea antolatu dugu. QRen bidez, gure historia kontatzen dugu: nork egin zuen, noiz, zergatik…egunero ikusten dugunari zentzua emateko modua da eta gure ingurua hobeto ulertzen eta maitatzen laguntzeko ahalegina
Nor bizi da hemen?

Beste gauza batzuen artean, herri bat bertan bizi izan direnak egiten dabe. Memorian gordetzen ditugu eta gaur egun garena markatzen dute askotan. Herrian zehar ibilbidea egingo dugu etxe bakoitzean bizi izan direnei buruz dakiguna eta gogoratzen duguna kontatuz
Kaleko erakusketa

Baserriaren inguruan egituratutako sei auzoz osatzen da Aulesti baina zazpigarrena ia erabat merkataria izan da eta horregatik, gurean, baserritar edo kaletar modura sailkatu izan dogu geure burua. Honakoan, herri merkataria erakutsi nahi dugu. Gerra zibilaren ostean gurean egon ziren, denda, taberna eta negozioak ezagutzera emoteko erakusketa prestatuko dugu.
Bisita gidatua Malaxera

Bizkaian ondoen zaindutako erdiaroko auzoa ei da Malax eta hobeto ezagutu nahi dugu. Zelan sortu zen, auzoaren egitura, etxeen berezitasunak, bideak, ermita, zelan bizi ziren ertakoak…