Txakolindegiak: ekoizpen eta aisialdirako baserriak

Baserri askotan txakolina ekoizten zen, eta baserri askok, mahats-parrak eta dolarea zituzten, ardoa egiteko eta upategian gordetzeko, saltzeko zain. Garai hartan, “txakolindegi” bihurtu zen baserria, mahai luzeekin eta sukaldea beti prest, jateko prestatzeko azken uztako txakolinaren pitxerrekin batera. Honetaz guztiaz eta “txakolindegi” horiek izan zuten garrantziaz, hitz egingo digu Juanjo Hidalgo historialari eta arkeologoak.

“Bizkaiko Txakolina versus Il vino italiano” dastaketa azaldua

Zatoz maiatzaren 26an Txakolin Museoa-Txakolingunera Museoen Nazioarteko Eguna ospatzera, dastaketa berezi bat gozatuz. Italiako ardogintzaren eskauldeak eta euren ezaugarriak ezagutuko ditugu, Bizkaiko bi txakolin eta Italiako 2 ardo dastatuz, Julene Gómez gure sommelierraren eskutik.    

GEOLOGIA JAUREGIEN ETA TXAKOLINAREN ARTEAN

Oinezko ibilbide honetan, Bakioren jatorria eta historia ezagutuko ditugu, bere ermitetatik hasi eta indiar etxe ospetsuetaraino, non ere bere ondare geologikoaren zerikusirik daukan hemengo ekoizpenarekin erlazionatuta: txakolina. Txakolinaren Museoan hasi eta hondartzan amaituko dugu, barrualdeko eta kostaldearen arteko kontraste-ibilbideaz gozatuz.

Txakolin Dantza

Bakioko “Itxas-Alde” dantza taldearen erakustaldia eta hitzaldia Gure kulturaren eta tradizioen barruan, dantzak eta musika gure aisialdiari lotuta egoten dira, hala tabernetan, erromerietan, familiako jaietan, dantza berezko moduan sortzen zen. Gure nortasunari lotutakoa da, belaunaldiz belaunaldi transmititua, hala nola txakolina, “Itxas-Alde” dantza talde bakiotarraren eskutik erakutsi nahi dizugun ondarea. Talde hau ondare biziaren eredua da, […]

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD