Tomás Camacho Ikastetxea, ehun urteko historia

Irala auzotik abiatuta, bertako “arkitektura pintoreskoaren” ezaugarriak ezagutuko ditugu. Torre-Urizar auzora iritsiko gara Ricardo Bastida arkitektoak diseinatutako etxebizitzen alderdi arkitektonikoak ezagutzeko. Ehun urteko bi auzo osagarri. Ibilbidea amaitzeko, bi auzoek partekatzen duten ikastetxe enblematikoa bisitatuko dugu, 2025ean bere mendeurrena betetzen duena.

Proiektu arkitektonikoak Udal Artxiboan

Arkitekturak inguratzen eta biltzen gaitu. Gure hiri-ingurua ikusi besterik ez dugu egin behar harekin gozatzeko. Baina ikusten ari garen eraikin bakoitzaren jatorria paperean marraztutako trazuak dira, horietako batzuk oso ederrak. Bilboko Udal Artxiboak gordetzen ditu plano horiek eta hiriko multzo arkitektonikoaren ernamuina diren eraikuntza-proiektuak osatzen dituzten beste dokumentu batzuk. Bertako teknikariek erakutsiko digute eta azalduko […]

Severino Achúcarroren ibilbidea

Patxi García de la Torre arkitektoaren eskutik, Bilboko lau eraikin berezi bisitatuko ditugu, zeinetan Severino Achúcarro arkitektoak parte hartu zuen proiektugile eta obra-zuzendari gisa: Concordia geltokia (Santander-Bilbo trenbidea); Banco de Bilbao de San Nicolás (BBVA); Bidebarrietako liburutegia (El Sitio elkartearen egoitza zaharra, “El Palacio de las libertades”); Santiago Katedralaren portada eta dorre neogotikoa. Aurten, 2025ean, […]

Casilda de Iturrizar Parkea

1885. Urtea da. Casilda de Iturrizar andrea, oraindik dolua pasatzen senarra galdu duelako, pozik dago, ordea, duela gutxi eskolak inauguratu direlako, eta herriko klase behartsuenei laguntzeko modu berrietan pentsatzen jarraitzen du. Casilda andrearekin elkartuko gara parkean, bere historiari, urte batzuk geroago izena eman zion espazio publikoaren ezaugarriei eta garai hartan paseoan ibiltzen zirenen soinekoei buruz […]

Txurdinaga Behekoa Institutuan DOCOMOMO plaka jartzea (1968-1969)

Mugimendu modernoaren arkitekturaren balioa aitortu eta gure lurraldean ikusarazteko asmoz, EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzak urtero jartzen du DOCOMOMO PLAKA; kasu honetan, Álvaro Líbano eta Juan Daniel Fullaondo arkitektoen Txurdinaga Behekoa Institutua eraikinari eman zaio. Ekitaldiarekin batera, arkitekto batek eraikinaren aurkezpena egingo du. Bertan, gure ondarearen elementu esanguratsu bihurtzen duten ezaugarriei buruzko informazioa emango die bertaratutakoei.

Ahazten ez diren hiriak: 3d kontserbazio digitala

Fabrikazio digitalaren bidez (3d inprimaketa), hiri- eta arkitektura-ondarea babesteko modu berriak aztertzen ditugu. Hiriak modelatzetik hasi eta zutabe historikoak eta antzeko elementuak eskaneatzeraino, jarduera honek, José Realen eskutik, errealitatetik digitalerako eta berriro errealera itzultzeko prozesua zeharkatuko du, gure espazioen memoria teknologia irisgarri eta garaikideen bidez ukigarri bihurtuz.

Industria-Ondarearen birmoldaketa. Bilboko portuko Gordailu Franko

Bilboko portuko Franko biltegi zaharra 1973an proiektatu zen, Uribitarteko kaitik Deustuko kanalera eramateko. Jarduera amaitu ondoren, eraikinaren hormigoizko egituraren modulazioak eta karga-ahalmen handiak portu-biltegi izatetik bulego- eta ikerketa-espazio izatera eraman zuten, eta 2011n ekin zitzaion jarduera berriari. Javier Pérez Uribarri, enpresako bazkide-arkitektoak eta proiektuaren arduradunak, inplementatutako diseinuko soluzio nagusiak azalduko dizkigu.

Jesusen zerbitzarien komentua

Patxi García de la Torre arkitektoak gidatuz, Jesusen Zerbitzarien Amaren Etxea bisitatuko dugu, 1871n Santa Maria Josefak Bilbon sortutako ordena erlijiosoaren historia gertutik ezagutzeko. Haren aztarnak Joaquin Rucoba arkitektoak 1888an proiektatutako kapera neogotikoan kontserbatzen dira, lehen Ama Etxearen eraikinaren parte baita. Kaperaz eta gainerako gelez gain, terrazatik Zazpi Kaleen ikuspegi panoramiko zabala izango dugu.

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD