Zurezko eraikuntza industrualizatua eta jasangarria

Zurezko arotzeria gure ondare arkitektonikoaren eraikuntzaren parte garrantzitsua izan da, bai kanpoko itxuran, bai barruko espazioetan eta egituran. Bisita honetan, zurezko eraikuntza industrializatu eta jasangarri baterako gakoak ezagutuko ditugu, hurbiltasuneko lehengaiekin eraikuntza-soluzioak egiten hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresa baten bitartez, birgaitzea, bizitegi-tipologia eta ekipamenduak barne hartzen dituzten proiektuekin.
Ea, errekatik itsasorainoko arkitekturak

Luziano Pagaegi eskutik Eako Plazatik irtengo gara, Ea udalerria 1883 urtetik aurrera, Natxitua eta Bedaronaren arteko loturaren emaitza. Jesus eta San Juan elizak. Udaletxea 1886an Casto de Zabalak egina. Kaleak porturaino, herri-arkitekturako etxeak eta beste batzuk zainduagoak, XIX.mendeko bigarren erdikoak.Galdiz txaleta, 1907an Mario Camiñak egina.Zubi konkortuak. Madariagaren etxe modernoak. Eskolondo ( aintzineko eskabetxeria eta gero […]
Uraren arkitekturak Ean Urtubiaga burdinola eta errota

Eako Plazatik irten eta, bere garaian zazpi errota hartu zituen ibai batetik gora egingo dugu, Urtubiaga izeneko burdinola eta errota multzoaren hondarrekin topo egin arte Hondatutako Erdi Aroko burdinola eta erabat berregina 1725ean eta ondorengo urteetan. XIX.mende erdira arte mantendu zen burdinola.Arku-presa, ubidea, antepara eta honekin paraleloan eraikin angeluzuzena, tailerreko gela eta hauspo-gelarekin, biak bergamazo-horma […]