Kaletarra: Etxea eraikiz, herria eraikiz

Elorrioko hirigunetik ibilbidea. Hiribilduaren sorrera eta gerora izandako zabalkuntza azaltzen dira. Herriaren historia eta biztanleen etxe eta jauregien aberastasunaren zergatia eta nondik norakoak.
Jauregien erreinua

Elorrioko kaleetan ibilbidea egitea proposatzen dizugu, alde batera eta bestera begiratu eta herrian dauden 20 jauregiren edertasunak harrapatuko zaitu. Eraikinen handitasuna eta fatxadan erakusten dituzten armarriak ez dira oharkabean geratzen. Gernikako plazan ere merezi du arreta jartzea. Elorriarrak batzeko plaza nagusia izatetik aparte, udaletxea eta Sortzez Garbiaren basilika parez pare daude bertan. Errebonbilloaren eskultura ere zelatari aparta […]
Elorrio bitarteko estrategiko bezala.

Historian zehar Elorrioren kokapen geografikoak garrantzi haundikoa egin du herria, bai lurraldeen arteko muga gisa zein Komunikazioa errazteko gune bezala.
Arto orriekin jolasten eta sortzen

Baserrietan baratze eta ingurunetik jasotako materialekin hainbat elementu sortzen zituzten: artelanak, koltxoiak, dekorazioa, panpinak, jolasak… inguruan zegoenari probetxua ateraz. Tailer honetan hain erabilia izan den artoaren orria izango dugu lehengai nagusia. Esperientzia gidatu baten bitartez, materiala ezagutu eta zerbait propioa sortuko dute parte-hartzaileek. Dinamika ezberdinen bidez zentzumen guztiak esnatu eta erabiliko ditugu, materiala ezagutu, ematen […]
Liñaputzuak Elorrion

Elorrioko Udalak herriko liñaputzuei buruzko ikerketa sustatu eta finantziatu du. Aitziber González arkeologoak burutu du ikerketa. Hitzaldiak ikerketaren emaitzen berri emango du: bibliografia, artxibo historikoa, ikerketa toponimiko eta etnografikoa eta ahozko iturriek esaten dutenaren berri emango da hitzaldian. Ondare immaterialean zein leku du emakumeek egindako lanak?