Indianoen etxeak Gordexolan: iragana, oraina eta etorkizuna

Itsasoz haraindian aberastu zirenek eraikitako etxe burgesen historia, moldeak erabilerak ezagutzera gonbidatuko gaitu Gordexolako Udalak. Herriko administrazio-gunea den Molinar inguruan ibilaldi laburra eginez, etxe horiek, haien egitura eta iraupena bermatzen duten berrerabileraren adibideak ezagutu ahalko ditugu.
Hilobi arkitektura: komunitatearen ondare material eta inmateriala

Hilerria komunitatearen adierazpen arkitektoniko eta kulturalaren atala da. Oraingo honetan, bisita gidatu xehe batek heriotza gordetzeko eta bertan dautzan gorpuzkien pertsonen bizitza omentzeko eraiki den ondarea erakutsiko digu. Esparruak, hirigintza-bilbeak, kaperak, panteoiek, hobiek edo kolunbarioek adierazten digute gizarteak heriotzarako igarobidea eta oroitzapena interpretatzeko moduaz, eta horrela islatu dute hilerrien garapenean XIX. mendearen hasieratik aurrera.
Haran barruko bideak: Arzatik Molinarrera.

Bidexka berezi batetik ibiliko gara. Garai batean, San Pelayo/Arza haran ezkututik, Sopeñako bide zaharra Errege Bidearekin lotzen zuen, Errotaiega-Rodaiegatik. Ibilbide horren bidez, inguruko ondare kulturalera eta naturalera hurbilduko gara. Oharra: 11km lineal inguru + aukerako 3km (edo elkargunera Bizkaibus-en bidez itzultzeko aukera ). 3 ordu eta erdi iraungo du gehien jota ibilbideak, lasai ibiltzen, estrata, […]
San Kosme erromeria

Gordexolako Udalak San Kosme eta San Damian festaren bailarako agertoki berezia ezagutzeko gonbit egiten digu. Berton ospatzen da jaia, irailaren 26an, hilabetez, Berbikizko Done Joanes baselizaren inguruko landan, eta herritarrek txosnak jartzen dituzte, festetan kuadrillak elkar daitezen. “Herri iragankor” hori bisitaldi gidatu berezi baten eskutik ezagutzeko aukera egongo da. Autobusez iritsiko gara bertara, eta txosna […]
Behinolako erromesak bezala: Agate Deunatik Molinar plazara

Gordexolako Udalak behinolako baselizetarako erromerien erarako ibilbide tradizionala egitera gonbidatzen du. Agate Deuna baseliza eta Molinar plazaren arteko mendi ibilbidea egingo dugu, paisaiaz, eraikinez eta naturaz gozatzeko, haraneko historia, tradizioak eta kultura ezagutzeko, oinez ibiltzeko ohitura berrartuko dugula