Ehiztariak, artistak eta lurpeko espazioaren arkitektoak

Hitzaldia Iñaki Intxaurbe ikerlariaren eskutik Duela 22.000 eta 14.000 urte bitartean, gaur egungoEuskal Herria bidegurutze estrategikoa izan zen paleolito garaiko gizarteentzat. Madeleine aldiko bederatzi kobazulo aztertu ditugu teknologia digitala erabiliz, eta lau irudi multzo identifikatu ditugu teknikaren, kokapenaren eta funtzio sozialaren arabera. Ondorioa argia da: artea ez zen inprobisatua izan, baizik eta espazio sinboliko zaindu […]
Jarraitu bideari! Ibilaldia Omako kultur paisaian.

Abiadura eta distantzia handien aroan bizi gara, baina begibistan ditugu beste mundu baten aztarnak: herriak eta auzoak, baserriak, errotak eta burdinolak; baita lurraldea zain-sistema batek bezala zeharkatzen duten bide-sarea ere. Ibilaldi honetan Oma auzoan barneratuko gara antzinako bideari jarraiki, Kortezubiko landa-gizartearen mikrokosmos hori ezagutzeko. Bidea izango dugu ardatz, iraganeko izenak, ofizioak eta harremanak kateatzeko. Azken […]
Urdaibaiko paisaiak

Paisaia behatzeko eta interpretatzeko haurrentzako tailerra. Paisaia, historia liburu handi bat bezalakoa da; bertan irakurri ahal izango dugu giza jarduera nola garatu den historiaurretik, eta baita gizakion jardunak klimarekin, florarekin eta faunarekin izan duen harremana. Tailer honetan behatzaileak prestatu nahi ditugu, behatzailerik gabe ez baitago birsorkuntzarik eta, beraz, ez dago paisaiarik. Paisaiak natura eta ondarea […]
Kondairazko paisaia, ipuin kontaketa

Publiko guztientzako jarduera. Jose Migel Barandiaranek Santimamiñeko haitzuloa aztertu zuenean, ez zuen bakarrik atariko aztarnategian zegoen kultura materiala (harrizko tresnak, zeramikazko ontziak, faunaren eta gizakien aztarnak) berreskuratu. Horrekin batera, galtzear zegoen ondare immateriala ere bereganatu zuen, antzinako kondaira mitologikoz osatua. Belaunaldiz belaunaldi ahoz transmititutako kontakizun horiek, Ereñozarreko gailurrean, Omako haranean eta kobazuloaren sakoneran hedatu eta […]