DOCOMOMO plaka jartzea Esperanza y Cía. eraikinean (1932-1933)

Mugimendu modernoaren arkitekturaren balioa aitortu eta gure lurraldean ikusarazteko asmoz, EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzak urtero jartzen du DOCOMOMO PLAKA; kasu honetan, Castor Uriarte arkitektoaren Esperanza y Cía eraikinean ezarriko da. Ekitaldiaz batera, eraikinaren aurkezpena egingo du arkitekto batek. Bertan, gure ondarearen elementu esanguratsu bihurtzen duten ezaugarriei buruzko informazioa emango die bertaratutakoei.

Hiri arkitektura eta arkeologia Markina-Xemeingo hiriguen historikoan

90eko hamarkadatik Markinako hirigune historikoan egin diren arkeologia-lanek XIV. mendearen erdialdean sortutako hiribildu horri buruzko ezagutza historikoa argitzen lagundu dute. Esku-hartze horiek guztiak berriki aztertu dira hiri-arkeologiako proiektu batean. Hiriko mugarri arkitektoniko, urbanistiko  eta historiko nagusiak aletuko dira bisita gidatu horietan, arkeologiak eta dokumentazio historikoak emandako datuak baliatuz.

Memoria bertsotan

1936ko gerratean izandako bost pasarte edo gertaeren kokalekuen inguruko azalpenak bertsotan eta berbaz. Izendatutako bost “Memoria Lekuetatik” zehar, Markina-Xemeingo Bertso Eskolako gazteen eskutik, gertaera historikoen ezagutza eta transmisioa.

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD