Ondarroako Andra Mari Eliza

Ondarroako alde zaharrean tente daukagun eraikin ikusgarri honi buruz hitz egingo dugu. Bere ezaugarri ikusgarriak azalduko ditugu, batez ere arkitektura ikuspuntutik. Ondarroan dauden portu bietara dituen ikuspegiak ere ikusiko dugu. xv.mendeko eraikin hau, barrutik ere ikusiko dugu.
Ondarruko Arrantzale etxeak

Bisita gidatua, ibilbidean arrantzale etxeak ikusiko ditugu. Ondarroako alde zaharrean , eliza eta kofradiaren artean ditugun etxeak ikusiko ditugu (kanpotik). Lonja berriko pasealekura ere hurbilduko gara, bertako etxeak ikusteko. Berauen ezaugarriak aipatuko ditugu.
Errege bidea, Ondarroako ardoaren eta arrainaren ibilbidea.

Ondarroako herriak urteetan zehar izan zuen errege bidearen inguruko azalpena eta bizipena. Bide hauek XV. eta XVIII. mendeetan funtzionatu zuen komertzio ibilbidearen historiaren ezagupena. Ondarroako portua Gasteiz ekin lotzen zuen “ardoaren eta arrainaren ibilbidea” gaur egunean dagoen testigantza bakarrenetarikoa, GR-38aren zati hau da. Ondarroan Errege Bidea lez ezagutzen dena.
Itsasoa ogibide, emakumeen garrantzia

Herri arrantzalea izanik, arrantzaren munduan emakumeek izan duten garrantzia azaleratzea da gure helburua. Horretarako, mundu hau eraikitzen duten ogibide ezberdinak dituzten emakumeen bizipenak elkartu eta azalduko ditugu.