Elur-zuloak eta hauen istorioak

Astakurutzekoa da, elur-zulo tradizionalen artean, Bizkaian erabilitako azkena. Elur-zuloak, neguko elurra metatzeko asmoz, mendietan egindako zuloak dira. Bertan sortutako izotzaz, udako beroaldietan gozatu ahal izateko. Toki honetatik jaitsitako izotzarekin, limonada bat ere prestatzen zen Otxandioko jaietan. Felix Mugurutzaren gidaritzapean, baso arteko 6 kilometroko ibilbide zirkular baten bitartez, Astakurutzeko elur-zuloa, harbide bat eta Presazelai basoa bisitatuko […]

Plaza Nagusiaren arkitekturak

Otxandioko Plaza Nagusia da protagonista jardunaldi honetan. Bere inguruan garatu dira herriko elementu arkitektoniko aipagarrienak eta esanguratsuenak. Lehenbizikoa, Udaletxeko Jauregia dugu, Bizkaiko udaletxetan garrantzitsuenetariko bat, udaletxe barroko adibide ezin hobea.  Bigarrena Frontoia, silarrizko frontisa, ezkerreko horma eta kanapeak dituena. Arratiako Kristobal Bernaola arkitektoak egin zuen 1857. urtean, gutxi gorabehera. Hirugarren eta laugarren elementuak Pasealekua eta […]

Akelarretik txitxiburduntzira

Bittor Kapanaga Elorza euskaltzalea eta euskal idazlea izan zen. Euskaran oinarritutako teoria interesgarriak zituen. Besteak beste, euskaldunen erlijio zaharraren barruan Txitxiburduntziaren jatorria zein zen azaldu zuen, eta, kristautasuna sartu zenean, nola ohitura paganotzat hartu eta beste esanahi bat eman zioten, Akelarre deituta. Soinubil elkarteko lagunekin batera, teoriaren nondik norakoak ezagutu, Bittorrrek sortutako abesti batzuk abestu […]

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD