Aranguren, baserritik lantegira

Ibilbidea Aranguren auzotik barrena. XIX. medean nekazaritzako guena zen. 1891n La Carolina paper-fabrikarekin, 1901ean Arangurengo paper-fabrikarekin eta azkenik 1924an Celulosa Lacabez Hnos.-La Guata- fabrikarekin aldatzen hasi zen. Ibilbideak 1500 eta 2025 artean sortutako ondare guztia jorratuko du, industria aurreko baserrietatik hasita Euskal moldeko etxe berrietaraino, Muñerango Etxe Merkeak, XX. mende hasierako lehen langile-etxebizitzak, 1951ko eliza […]
Zallako Maristak Ikastetxea

BVM Irlandarrak (gaur egun, Zallako Maristak Ikastetxea) 1903an eraiki zen, Jose Maria Basterra arkitektoak egindako proiektuaren eredura, eta 1927an Calixto Emiliano Amann arkitektoak eta, ondoren, 1962an, Antonio Araluze arkitektoak handitu zuten; Bizkaiko irakaskuntza-arkitekturaren adibide paregabea da. Lorategi zabala, jolastokia, eraikinak eta barruko gelak (ikasgelak, kapera, ekitaldi-aretoa…) bisitatuko ditugu.
Gangas azokaren nekazaritza loturak.

Gangas era desberdin batean ezagutzera gonbidatzen zaitugu, historiaren aldetik gure komunitaterako hain garrantzitsua izan den lehen sektoreko lotura desberdinak aztertuko ditugu. Elkarrekin gogoratuko dugu baita Gangaseko ekintzen bateratzea zelako garapena izan duen Bizkaiko nekazaritza azoka garrantzitsuenetariko batentzat. Gangas-eko hainbat jardueraren ikus-entzunezko erakusketa gidatua, protagonistek kontatuta, antzerki forma emanez eta bukatzeko, pintxo eta txakoli bat […]
Zallako tipula morea

Gure tipula ondare immateriala da. Gure baratzeetan, belaunaldiz belaunaldi, eta Euskadiko jatetxe onenetan eta nazioarteko presentziarekin, ezagutza handia dago: hazia lortzea eta kontserbatzea, hazitegiak edo “handikiak” sortzea, ilargien garrantzia, tipula txirikordatzea biltegiratzeko… Tailerrean hainbat egoeratan ikusi, ukitu eta dastatu ahal izango da tipula, batez ere bere prozesua ikasi, hazi gutxi batzuk eskuratu eta tipula sorta […]