ELIZAREN ETA MONASTERIOAREN BILAKAERA ARKITEKTONIKOA

Ibilbide gidatua Kondairak, berreraikitzeak, suteak, erromesen aterpetxeak, Venezuelako ama birjina… Denetarik eduki eta bizi izan dute Ziortza-Bolibarko San Tomas elizak eta Ziortzako Monasterioak. Milurteko batek ematen du astia horretarako eta gehiagotarako ere. Herriko plazan elkartuko gara, San Tomas elizaren historia arkitektonikoa errepasatuko dugu eta Ziortzako Monasteriora abiatuko gara oinez, han beste geldialdi bat egiteko eta […]
Bide zahar baten berreskurapena.

Urte askoan erabili gabe, albo batera utzita eta ia ahaztuta egon den bide bat berreskuratuko dugu. Bide hau Usanditik Gorriñoz-era doa, eta aintzinako Zeinka-ziarregi auzora joateko bide naturala zen. Bide hau berreskuratzeaz gain, bere ezagutza zabaltzea eta bere historia ezagutzea izango da helburua.
Zeinka-Ziarregi auzoa ezagutuz

Zeinka-Ziarregi auzoa ezagutzeko aukera izango dugu, herriko plazatik hasita auzora arte egindako ibilbide baten bitartez. Bidean, Herribixi Kooperatibaren eskutik, antzeztutako pertsonaia ezberdinek agertuko zaizkigun elementuak azalduko dizkigute, auzokideeen parte-hartzearekin. Horrela, modu dinamiko eta dibertigarri batean ondare materialetik haratago auzoko historia, bizimodua, auzokideak… ezagutu ahal izango ditugu. Ibilbide bukaeran luntx-a egongo da.