Geralekuan, mesedez!

Bilboko Trenbide Lagunen Elkartearen bisitaldia, bidaia “Azulito”n eta bisita Orconera Bildumara   Denboran zeharreko bidaia egingo dugu Bilboko Trenbide Lagunen Elkartearen instalazioak eta trenbide-ondare historiko joria ezagutzeko. Ondoren, “Azulito” mitikora igoko gara eta, aurrera!, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren industria-ondare higigarriaren gordailua den Orconera Lutxana Bildumaren instalazioetaraino. Han, denboraren mobiolari eragingo diogu eta […]

PR-BI 210 Uraren Ibilbidetik.

Errekatxo ezagutzen duzu? 1945ean eraikitako Etxebarriako urtegi zaharraren ingurutik doan 5 km. inguruko ibilbide zirkularra egingo dugu. Honetan zehar bide zahar baten zati bat egingo dugu, Barakaldoko historia industrialean Castaños errekak izan zuen garrantzia ezagutu eta edertasun eta biodibertsitate handiko txoko harrigarriak ezagutuko ditugu. Ba al zenekien Errekatxu gereziengatik ospetsua izan zela?

Ipar bideak Barakaldotik.

Barakaldo udalerriaren ezaugarrietako bat da kokaleku estrategikoa duela, ibai garrantzitsuen artean eta Bilbo, Balmaseda eta Portugalete hiribilduetara iristeko bideak elkartzen diren tokian, alegia. Bide horiek munta komertziala, soziala eta erjiliosoa zuten. Eta hiri-ingurua asko aldatu bada ere, Zubileta eta Santa Ageda bideek oraindik dute beren funtsa Natura, Arkitektura eta Kultura Ondare askotarikoan.

Barakaldo eta bere trenbide-ondarea

Industria-iraultzan, Barakaldo, itsasadarretik gertu zegoenez, trenbide-sare garrantzitsuen garapenaren lekuko izan zen, bai salgaiak garraiatzeko (ikatza eta burdin-minerala), bai bidaiarientzako. Hainbat konpainiak beren proiektuak garatu zituzten Bilboko burgesiaren kapitala zein atzerriko kapitala behar zuten trenbideak martxan jartzeko. Barakaldon utzitako “burdinazko bide” horien historia ezagutuko dugu.

HARRAPATU EGUZKIA URDINEAN!

Zianotipia esaten zaio XIX. mendearen amaieran, besteak beste, argazkiak, agiriak edo mapak kopiatzeko erabiltzen zen prozesuari. XX. mendearen amaiera arte erabili zen industrian, baina teknologiaren aurrerapenek arte-eremura zokoratu dute teknika hura. Zianotipia berreskuratzeko eta horren garrantzia nabarmentzeko, tailer praktiko bat antolatu dugu, helduentzat nahiz 7 urtetik gorako umeentzat, nork bere konposizioa egin dezan.

Dultzainen erakustaldia

Metalezko dultzainak fabrikatzeko erakustaldia eta Barakaldoko melodiak. Dultzaina Euskal Herriko jaiak eta erritu tradizionalak girotzeko erabiltzen zen artzain-tresna bat da. Lutxanako Dultzaina Tailer-Eskolak 25 urte baino gehiago daramatza instrumentu hau eta inguruko doinuak berreskuratzen. Erakustaldi honetan metalezko dultzainaren fabrikazioa erakutziko digute eta dultzainerazko doinu batzuk entzungo ditugu. Leku mugatuak, izena ematea beharrezkoa da. Informazioa eta […]

ApicARTE. Erlauntzak Errekatxon

Gaztainondozko erlauntzak bigarren bizitza batekin. Javi Gustranek zura landu egiten du, eta duela 80 urte baino gehiago Errekatxon erabilitako gaztainondo-enborrean egindako erlauntzak lantzen eman du denbora bat. Erlezaintza osagarri bat izan zen eta izaten jarraitzen du landa-ekonomian. Berreskuratu diren erlauntzak Errekatxokoak dira eta auzoko bizilagunek egin zituzten. Jarduera honetan, Javi Gustranen eskutik pieza bakoitzaren historia […]

Agate Deunako bideak

Agate Deuna inguruko ondare inmateriala ezagutzeko oinezko ibilbidea. Agate Deuna eguna otsailaren 5aen ospatzen da, XVI. Mendeko Agate Deunaren baselizaren inguruko herrietako biztanleek egiten duten erromeriarekin. San Blas lokarriak eta erroskillak saltzen den azokaz gain, mezak daude goizeko ordu desberdinetan. Baina tradizio honek Juan Santamariaren eskutik ibilbidean zehar ezagutuko ditugun ondare-elementu gehiago biltzen ditu. Elkargunea: […]