Asuako Errege-porturako bidearen bila …
XV. mendetik XIX. mendera bitartean garrantzi handiko portua egon zen Asua auzoan, baina gaur egun ezezaguna da. Gaur egun arte iraun duten garaiko elementuei jarraituz, antzina salgaiak eramateko erabiltzen zen ibilbidea bilatuko dugu, artxibo zaharretan galdutako historia berreskuratuz. PLAZA AGORTUAK
Landa-munduko lanbide galduak
Landa-eremutik hiri- eta industria-eremurako trantsizioa oso ezaguna da, baina zeintzuk izan dira gizartea modernizatzean galtzen joan diren lanbideak? Etor zaitez ogibide ahaztu horietakoren bat edo izateko zorian dagoenen bat aurkitzera. Urriko 1etik 6era; astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 21:00etara; igandean: 17:00etatik 20:00etara.