Auzolanean eraikitako herria

Durangoren itzalean urteetan bizi izan da, baina historia handiko herria da Iurreta, eta gaur egun ere bizi-bizirik dago. Erdi Arotik mantendu den kofradiatako egitura, komertzio bide garrantzitsuen lekuko, burdinolentzako herri aproposa, Dantzari-dantzaren gotorleku ere bada Iurreta. Aldameneko herri handiagoak bere azpian hartu arren edo gerrateen guda zelai izanda ere herritar askoren arteko auzolanari esker bizi-bizirik […]

Kanpai-deiak eta esanahiak

Kanpandorreetako kanpai-hots ezberdinak bereiztea zaila egiten zaigu gaur egun. Jakintza hori galtzen ari garen arren, Iurretako adinekoek ondo gogoan dute zer albisteren berri ematen zuen eskuz jotako kanpai-hots haietako bakoitzak. Ekintza honetan kanpai-dei ezberdinak zuzenean entzun eta horien esanahia ezagutzeko aukera izango dugu. Horrekin batera, Iurretako kanpai nagusiaren historia ere ezagutuko dugu. Ekitaldiari amaiera gozo […]