Serantes mendiko gotorlekuak

MONTE SERANTES

Serantes mendia, 451 metroko garaiera duena, Abrako badiaren eta kostaldearen gaineko ikuspegi bikaina duen behatoki naturala da. Historian zehar, Abraren zaintzan eta Bilboko itsasadarrerako itsas sarbidean izan duen kokapen estrategikoaren ondorioz, gailurra eta hegalak eraikin militarrez josi dira. Gotorleku-sistemaren bi elementu nagusiak Serantesko gotorlekua (1882) eta gailurreko dorrea (1881) dira, karlistaden ondorioz eraikia.

San Juan de Dios ospitalea

HOSPITAL SAN JUAN DE DIOS

Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen jatorria 1920koa da. Bizkaiko San Juan de Dios ordenako anaiek eta Pedro Icaza Agirrek ordezkatzen zuen Agirre Ongintza Fundazioak. Bilboko itsasadarraren ezkerraldean ospitalea eraikitzea erabaki zuten. Jose María Basterra eta Emiliano Amann arkitektoek proiektatu zuten.

Santurtziko udaletxea eta arrantzaleen kofradia

Ayuntamiento de Santurtzi

Santurtziko eraikin esanguratsuenetako biren historia ezagutuko dugu: udaletxea eta arrantzaleen kofradia. Santurtziko paisaia aldatu zuten bi obra, Emiliano. Pagazaurtunduak proiektatuak, Santurtziko udal arkitektoa eta, XX. mendearen hasieran, Bizkaian eklektizismoaren giltzarri izan zena.

Santurtziko udaletxea eta arrantzaleen kofradia

Ayuntamiento de Santurtzi

Santurtziko eraikin esanguratsuenetako biren historia ezagutuko dugu: udaletxea eta arrantzaleen kofradia. Santurtziko paisaia aldatu zuten bi obra, Emiliano. Pagazaurtunduak proiektatuak, Santurtziko udal arkitektoa eta, XX. mendearen hasieran, Bizkaian eklektizismoaren giltzarri izan zena.

GR 123 zeharkatzen Santurtzitik

Monte Serantes en Santurtzi

  GR 123ak Serantes mendia zeharkatzen du Santurtzi parean. Historian zehar, Abraren zaintzan eta Bilboko itsasadarrerako itsas sarbidean izan duen kokapen estrategikoaren ondorioz, gailurra eta hegalak eraikin militarrez josi dira. Gotorleku-sistemaren bi elementu nagusiak Serantesko gotorlekua eta gailurreko dorrea dira, karlistaden ondorioz eraikia. Bisita gidatuan, gotorlekuak bisitatzeaz gain, inguruko fauna eta flora ezagutzeko aukera izango […]

Santurtzitik Bilbora

Desde Santurce a Bilbao

“Santurtzitik Bilbora …” abesten zuten alai gure sardinerek Nerbioi ibaiaren ertz osoan.  Bisita gidatuan, emakume horien lan gogorra nabarmenduko da Santurtziko txoko bereizgarrienak, portua, arrantzaleen kofradia… ikusten diren bitartean.              

Bisitaldi antzeztuak Santurtzin

VISITA TEATRALIZADA SANTURTZI

Utzi harritzen arrain-enkante tradizional baten antzezpenarekin! Zatoz Karmen arrain-saltzailearen eskutik.Ezin dituzu bisita antzeztuak galdu. Karmenek, gure sardina-saltzaile bitxiak, beste pertsonaia herrikoi batzuekin batera, gure historia eta tradizioak modu ludiko eta dibertigarrian irudikatzen ditu. Bisitaldia arrain-enkantearekin amaituko da, usadio zaharrean, garai batean horretarako erabiltzen zen aretoan.   (Udako bisitak: uztaileko eta abuztuko larunbatak.) Oharra: sarrera turismo […]

Sardina-saltzaileen urratsak jarraituz

“Santurtzitik Bilbora…” kantatzen zuten alai pizpireta sardinatarrek Nerbioi itsasadarraren ertz osoan. Arrantza udalerritik egindako ibilbidean, emakume horien lan sakrifikatua balioetsiko da, arrain freskoa garraiatzeaz arduratzen baitira, Santurtziko txoko bereizgarrienak, portua, arrantzaleen kofradia eta abar aurkitzen diren bitartean.

Euskal dantzen tailerra: Kaskarot

Hastapen tailer honetan Santurtziko dantza tradizionalenetako bat, Kaskarot edo Arrantzale Dantza ikasi ahal izango duzu. Koreografia honetan, gure sardina-saltzaileen antzeko janzkera duten dantzariek mugimenduak eta irudiak egiten dituzte saski txikiak eramanez. Dantza egitera animatzen zara? Urriaren 21ean, 11:00etatik 12:00etara (umeentzat); 12:15etik 13:45era (helduentzat).

Agurtza, benetako arrantza-ontzia.

Agurtza itsasontzia gure kostaldean arrantzatzen zuten egurrezko arrantza-ontzien adibide bikaina da. Santurtziko arrantzaleen kofradiako presidentea den Benitoren laguntzarekin, XX. mendearen erdialdeko arrantza-ontzi horren bizitza gehiago ezagutuko dugu. Prest zaude benetako marinel bihurtzeko?

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD