2013 edizioa

Atzokoa biharko

Eraldatutako ondarea

Azken hamarkadetan Bizkaiko ondarean esku-hartze ugari egin dira. Era askotakoak izan dira: indusketa arkeologikoak, eraikinak birgaitzea, erretaulak zaharberritzea… Horiez gain, ondare ez-materiala berreskuratzeko ahalegina egin da ere: ohiturak, dantzak, hiztegia… Lan guzti horiek era askotako sustatzaileak izan dituzte. Egia da erakundeek, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila buru izanik eta Udaletxeek jarraituta, protagonismo handiena izan dutela. Baina beste entitate askok ere, Bilboko Elizbarrutiak, parrokiek edo baselizetako kofradiek, esate baterako, lan hauetan parte hartu dute, baita askotariko elkarte edo talde kulturalek ere, zeinak monumentuak jagon dituzten eta, agian, tradizioak modu pragmatikoan eraisten diren garaian are garrantzitsuagoa dena, ohiturak eta erabilerak kontserbatu dituzten.

Bestalde, ezin ditugu ahaztu indusketa arkeologiko edo eraikinen baten berreraikitze lanak babestu duten partikularrak. Esku-hartze hauen oinarrizko helburua gure ondarea iraunaraztea izan da. Batzuetan, eraikin askorekin gertatu den bezala, erabilera berria emanez. Besteetan, tenplu eta bertako erretaulekin bezala, jatorrizko irudia berreskuratuz eta ahal izan den neurrian berriro hondatzea ekidinez. Inoiz, materiagabea den ondarearen kasuan batez ere (dantzak, ohiturak, hizkuntza…), mota honetako ekimenak egon ezean betirako desagertuko ziren elementuak ezagutzera emanez.

Azkenik, indusketa arkeologikoen kasuan, gure memoria historikoa berreskuratzeko laguntza emanez –azken finean, memoria hori gure ondarean zati bat da eta–. Herritarrei, ordea, esku-hartze horien prozesuen nondik norakoak guztiz ezezagunak zaizkie. Hori dela eta, urte honetako Ondarearen Europako Jardunaldien helburua lan hauen “barrenak” erakustea da, hots, zergatik diren beharrezkoak azaltzea, zelan egiten diren (alderdi administratibo eta fisikoa) ezagutaraztea, emaitza materialak, kulturalak eta sozialak zeintzuk diren zabaltzea… Azken finean, gure herentzia, gure memoria, gure nortasuna nola berreskuratzen ari garen jakinaraztea. Ondarea izaki bizidun bat bezalakoa da: ez badugu zaintzen, galtzeko arriskuan dago. Hortaz, gure iraganaz oso ondo arduratu behar gara gure etorkizunari oinordetzan utzi ahal izateko

Gustoko duzu? Partekatu

Ikusi edizio gehiago

2024 edizioa
Bide, sare eta loturen ondarea
2023 edizioa
Ondarea bizirik
2022 edizioa
Ondare iraunkorra
2021 edizioa
Ondare irisgarri eta inklusiboa
2020 edizioa
Ondarea eta Hezkuntza
2019 edizioa
Ondarea plazara!
2018 edizioa
Ondarea, emakumeen emaria
2017 edizioa
Pasaia bizia
2016 edizioa
Etxetik kanpo
2015 edizioa
Burdina
2014 edizioa
Etxez etxe
2012 edizioa
Urria kultura garaia da
2011 edizioa
Argiak eta aurrerapena
2010 edizioa
Sartu zure historioan
2009 edizioa
Bizkaia bideetan zehar
2008 edizioa
Baserriko bizimoduaren eta ofizio tradizionalaren ondarea
2007 edizioa
Jaurerriko zalatariak: harresiak, dorreak eta gotorlekuak.
2006 edizioa
Burdinaren paisaiak
2005 edizioa
Ibilbidea Bizkaiko hiribilduetan zehar
2004 edizioa
Bizkaiko burges etxebizitza
2003 edizioa
Abadiak, komentuak eta monasterioak
2002 edizioa
Berreskuratutako ondarea: egurra eta harria
2001 edizioa
Ondare Industriala

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

Jarraitu gure sare sozialak:

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD 

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD