Bisitaldi gidatua, Carlos Glariaren eskutik
Galdamesen historia ehuntzen duten hainbat bide batzen dira Montellanon. Auzo horretan, agertoki paregabea aurkituko dugu Galdamesko bizimodu tradizionalaren eta ondarearen hainbat alderdi ezagutzeko: antzinako bideak, iturriak, errekak, meatze-hondarrak, garai bateko abeltzaintzako kokalekuak eta heraldika, besteak beste. Gainera, Montellano Antonio Truebaren jaioterria izan zen, eta idazleak, sorterriak pilatzen zuen mosaiko kulturalaz jabetuta, istorio erakargarriak utzi zizkigun, eta horien bidez, elementu horiei zentzua ematen dien giroa birsortuko dugu. Bisitaldia amaitzeko, ohi bezala, Galdamesko produktu tradizionalak jango ditugu.
Montellano, ibilbidea Galdamesen historiaren bideetatik
Eguna
- 2024 Urriak 06
- Amaituta
- 10:00 am
TOPAGUNEA
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA
HURRENGO ERREPIKAPENAK