Amaitu egin da kanpainaren 24. edizioa, 2024koa: 210 ekitaldi, Bizkaiko 72 udalerritan
Bide, sare eta loturen ondarea lelopean, ekitaldiak Bizkaiko ehundik gora kultura- eta gizarte-eragile bildu ditu programaren antolaketan, Aldundiak koordinatuta.
Aurtengo edizioak bide eta ibilbide historikoak, galtzadak eta merkataritza-bideak, lurrekoak zein itsasokoak, izan ditu xede, salgaien, ibiltarien eta ideien hartu-emanak Bizkaia barruan eta hortik kanpo kultura-ondarean izandako eraginen erakusgarri direnak.
Ekitaldia funtsezko hitzordu gisa sendotu da urriko kultur programazioan, kultura-ondarearen balioa nabarmentzeko, jende orok ondarea hobeto ezagutzeko eta horretaz gozatzeko antolatu diren jardueren bitartez.
