Ondarearen Europako Jardunaldiak herritarren parte hartzera bideratutako ateak zabalik dauden egunak dira; hauek 1991tik urtero antolatzen dira Europako Kontseiluaren ekimenez eta Europar Batasunarekin lankidetzarekin.

OEJek europar guztien ondarea sustatzea, kulturarteko elkarrizketa bultzatzea eta gizarte ondarea babestearen garrantziaz sentsibilizatzea dute helburu, hizkuntzen eta kulturen aniztasunetik haratago.

Bizkaian, OEJk programazio egonkor baten parte dira, “klasiko” bat urteko kultur egutegian. Jardunaldi hauek urrian zehar ospatzen dira. Bisita gidatuek eta ibilbideek, erakusketek eta hitzaldiek, kontzertuek eta mota guztietako kultura-adierazpenek ematen diote forma herritarren eskura dagoen egitarau erakargarri eta era askotakoari.

Bizkaiak proiektu honetan 2001. urtetetik aurrera hartzen du parte. Ordutik, 20 edizio hauetan parte hartu du, lurraldeko kultura ondarearekin lotutako hainbat gai jorratuz.