Hitzaldia Xabier Herreroren eskutik
Gaur eta atzo, aireko bonbardaketek gupidarik gabe kolpatzen dute gerran dauden herrialdeen atzealdea. Zerutik datorren mehatxu honen aurrean beharrezkoa da defentsa pasiboa aktibatzea. Gerra Zibilean zehar, Bizkaiko herri txiki eta handiek eraso hori jasan zuten modu masibo eta jarraituan, eta Eusko Jaurlaritza horren ondorioak minimizatzen ahalegindu zen ehunka babesleku eraikiz: kaleetatik eta bideetatik hedatzen zen aterpe eta tunel sare bat.
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA