Artaun auzoko lehenagoko andabidean zehar ibilaldi gidatu bat eginaz, bide hauek zeukaten funtzio soziala balioan jartzea da jardueraren xedea. Izan ere, lehenago, gorpua andetan, eta sorbalda gainean, eramaten zen etxetik elizaraino bide jakin eta aldaezin bat eginaz. Diman, bide hauei, andabideak deitu izan zaie eta irekiak izaten ziren.

Bidea itxita egon eta alboko lurretatik pasatzen bazen gorpua eta hileta-segizioa, zorbidea sortzen zen. Horregatik, halakorik ez gertatzeko, ardura handia izaten zuten auzokideek andabideak auzolanean garbi mantentzeko.

DIMA | Hitzaldia

Andabidea, bide soil bat baino gehiago

Data 06 Urriak 2024 10:30

Topagunea

Artaungo plazan

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

Dimako Udala - T. 94 631 57 25

Antolatzailea

Dimako Udala, Antzasti Euskaldunon Etxea y Txumuluxueta kultur elkartea

Erreserbak >>

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD