Bizkaia Zubiaren 130. urteurrena ospatzeko, Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan, Transbordadore Zubien I. Nazioarteko Poesia Jaialdia antolatuko da, MALALETRA eta ACUMAR elkarteekin elkarlanean. Gertaera gogoangarri hori ospatzeko, Bizkaia Zubiari eta Bilboko Itsasadarrari buruzko poema argitarabeen Un puente de Poesía antologia aurkeztuko da.

Urriaren 6an: idazle batzuen liburuak aurkeztuko dira eta haurrentzako poesia-gunea antolatuko da, hainbat ikastetxetako ikasleekin. Olerkari batzuek poema musikatuak irakurriko dituzte, eta artista batzuekin performance-gune bat sortuko da. Eguna amaitzeko, kantautore batzuen errezitaldia egongo da; kantak euskaraz, gaztelaniaz eta Europako hainbat hizkuntzaz izango dira.

Urriaren 7an: Antología de poesía para el Puente aurkeztuko da. Udaberrian antolatutako jaialdian hautatu ziren poemak irakurriko dira. Arratsaldean, Jorge Riechmann eta Antonio Orihuela olerkariak, Joaquín Araujo naturalista eta Maite Lorenzo antzerki-artista eta poeta izango dira protagonistak, eta guztiek, Enrique el Vaca gitarrajotzailearekin batera, amaiera emango diote jaialdiari, Federico García Lorcaren poemen eskutik.

  • Urriaren 6an (17:00etatik 22:00etara) eta
  • Urriaren 7an (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara).
Ekintza mota

TRANSBORDADORE ZUBIEN NAZIOARTEKO POESIA JAIALDIA

Eguna

2023 Urriak 07
Amaituta
11:00 am

Ekintzaren hizkuntza

Euskara, Gaztelera

HURRENGO ERREPIKAPENAK

Hurrengo errepikapenak