Gure inguruko musikagile entzutetsu batzuek, hala nola Jesus Guridik edo Bernardo Gabiolak, Bruselara eta Parisa joan ziren konpositore eta interpretatzaile prestakuntzan aurrera egitera.
Bidaia horiei esker, organo modernoaren teknika ikasi eta gure herrialdean jakinarazi zuten. Jarduera horretan, kontzertu bat emango da Guridiren eta Gabiolaren musikarekin eta beren maisu Jongen eta Maillyren musikarekin.
Urriak 18: Begoñako basilika.
Urriak 25: Indautxuko Karmengo eliza. Irisgarritasuna: sartzeko arrapala dago.