Antzezpena, Hortzmugak El Pobalerako sortu duena Juan Antonio Mogelek 1802an idatzi zuen euskal literaturarean obra gailenaren bestelako bertsioa proposatuko da. Paregabea da Mogelen lana, hainbat alderdirengatik: elkarrizketa, egitura narratibo gisa; protagonisten umorea; pertsonaiek munduaz dituzten bestelako ikuspegiak; hiztegi joria, edo abestiak, elezaharrak eta atsotitzak gatzdun eran erabiltzea. Halaber, eleberriak olagizonen ogibideari eta burdina lantzeko epikari eskaintzen dizkie pasarterik kartsuenak. Hortzmugako antzezleek harritu egingo gaituzte antzezpen koral horren eskutik eta, gainera, Muskizko herritar eta talde askok parte hartuko dute emanaldian. Hizkuntza: gaztelania / euskara. Elkargunea: El Pobal Burdinola. Eguna eta ordua: urriaren 7an –larunbata–, 12:00etan. Antolatzailea: El Pobal Burdinola, Muskizko Udala eta Petronor. Informazioa eta erreserbak: [email protected] – 629271516

PERU ABARKA KLASIKOAREN BERTSIO LIBREA

Data 2023KO URRIAREN 7A, LARUNBATA 12:00

Ekintzaren hizkuntza

Euskara, Gaztelania

Prezioa

Doan

Erreserbak >>

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD