Erakusketako komisarioak izan diren Aloña Intxaurrandietak eta Nekane Madariagak, erakusketako funtsezko kontzeptuak partekatuko dituzte erakusketan zehar.
Ondare Aretoak, Bilboko Euskal Museoak ekoiztutako Kameratik orratzera. Emakumeen jantzia Eulalia Abaituaren argazkietan erakusketa eskaintzen du.
Erakusketak Bilboko Euskal Museoak gordetzen duen Eulalia Abaitua (1853-1943) argazkilari bilbotarraren funtseko irudien aukeraketa bat du abiapuntu.
Oraingoan, Bilbo Handiko eta hurbileko bailaretako emakume langileen janzkerarekiko interesetik egin da hurbilketa.