2011 edizioa

Argiak eta aurrerapena

BIZKAIA ILUSTRAZIOAREN GARAIETAN

”Ilustratu” hitzak, besteak beste, hau esan gura du: “adimenari argia ematea, irakastea, zibilizatzea”.

Hori izango da, hain zuzen ere, Ondareari buruzko Europako 2011ko Jardunaldien oinarria: herrikideen adimenari argia ematen, irakasten eta zibilizatzen saiatu ziren zenbait bizkaitarren ahalegina erakustea. Euren historiak kontatzea. Euren lorpenak ezagutzea. Ilustrazioa izeneko mugimendua nagusi izan zen Europako zati handi batean XVIII. mendean eta XIX. mendeko lehenengo urteetan. Ilustratuen iritziz, arrazoiaren bidez mundu hobea eraiki zitekeen. Erabateko fedea zeukaten “aurrerapenean”. Izan ere, aurrerapen hori, arlo guztietan (ekonomia, kultura, zientzia, gizartea…) lortutako hobekuntza modura ulertuta, “nazioen oparotasunaren” oinarria zen. Euren azken helburua onura publikoa zen, gaur egun “herritarren bizi-kalitatearen hobekuntza” deituko geniokeena. Hori lortzeko, beharrezkoa zen hezkuntza, eta, aldi berean, ekonomia garatzeko modu berriak abian jartzea. Jarrera hori oso modernoa zen, harrigarria, batez ere monarkia absolutisten munduan garatu zela kontuan hartzen badugu.

Ilustrazio hori Bizkaira ere heldu zen. Partikular batzuek, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen inguruan batutakoek, aurrerapen-irrika horrekin bat egin zuten, bizimodu oso tradizionaletan ainguratuta zegoen mundua berritzeko gogo biziarekin. Jarrera berritzaile horretatik, proposamenak egin zituzten, hainbat helburu lortzeko: nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena handitzea eta baserrien oparotasuna bermatzea, gero eta lehiakortasun txikiagoa zeukan euskal burdingintza suspertzea, beste industria batzuk sustatzea, hezkuntza hobetzea, udalerriak azpiegiturez hornitzea…

Euren planek ez zuten beti helburua lortu, baina, epe luzera, ideia horiek eragina izan zuten. Apurka-apurka, gure lurraldeko azken txokoraino iritsi ziren, hiribildu garrantzitsuenetatik elizate xumeetaraino. Hori egiaztatzeko gonbita egiten dizuegu, hurrengo orrialdeetan proposatzen dizkizuegun jardueretan parte hartuta.

2011 JARDUEREN EGITARAU OSOA

Gustoko duzu? Partekatu

Ikusi edizio gehiago

2024 edizioa
Bide, sare eta loturen ondarea
2023 edizioa
Ondarea bizirik
2022 edizioa
Ondare iraunkorra
2021 edizioa
Ondare irisgarri eta inklusiboa
2020 edizioa
Ondarea eta Hezkuntza
2019 edizioa
Ondarea plazara!
2018 edizioa
Ondarea, emakumeen emaria
2017 edizioa
Pasaia bizia
2016 edizioa
Etxetik kanpo
2015 edizioa
Burdina
2014 edizioa
Etxez etxe
2013 edizioa
Atzokoa biharko
2012 edizioa
Urria kultura garaia da
2010 edizioa
Sartu zure historioan
2009 edizioa
Bizkaia bideetan zehar
2008 edizioa
Baserriko bizimoduaren eta ofizio tradizionalaren ondarea
2007 edizioa
Jaurerriko zalatariak: harresiak, dorreak eta gotorlekuak.
2006 edizioa
Burdinaren paisaiak
2005 edizioa
Ibilbidea Bizkaiko hiribilduetan zehar
2004 edizioa
Bizkaiko burges etxebizitza
2003 edizioa
Abadiak, komentuak eta monasterioak
2002 edizioa
Berreskuratutako ondarea: egurra eta harria
2001 edizioa
Ondare Industriala

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

Jarraitu gure sare sozialak:

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD 

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD