2014 edizioa

Etxez etxe

Urtero bezala, aurten ere Ondarearen Europako Jardunaldiek gai bat izango dute hizpide. Izan ere, gai hori ardatz nagusi harturik antolatuko dira udalerriek, museoek, elkarteek, enpresek edo partikularrek eskainiko dituzten 150 jarduera inguru. Eta aurtengo gaia etxea izango da. Gure etxeak oso sakon ezagutuko ditugu. Etxeen alderdi formalak, jakina. Horien jatorriak, bilakaera, aldaketak eta, batzuetan, baita “heriotza” ere. Era berean, etxeek etxekoekin dituzten harremanak ere ulertu nahi ditugu: etxekoen bizimoduak etxeen itxura eta bilakaera nola baldintzatzen dituen, edo, beste modu batera esanda, etxeak egitura ekonomikoetara, familia-moduetara, gizarte-harremanetara edo eguneroko ohituretara nola moldatu behar diren.

Eta ideia horren eskutik, etxe-mota asko aztertuko dugu. Litekeena da burura datorkigun lehen etxe-mota baserria izatea, hots, aldi berean baserritarraren etxea eta “lantegia” den eraikin hori. Euskal kultura tradizionalean eraikina baino askoz gehiago da baserria. Familia, etxekoen ondasunak, auzotarrekiko harremanak, edo familiaren hilobiak elizan duen kokalekua ere gogora dakarzkigu baserriak. Etxekoak barne hartzen ditu etxeak: ez dugu ahaztu behar baserriaren izenak ematen ziola abizena familiari. Beste etxe-mota batzuk ere ezagutuko ditugu: arrantzaleen etxeak, hiribilduko etxeak, dorre bandokideak, jauregiak, burgesen etxe handi eta dotoreak, langileen etxebizitzak, baita gure garaiko etxebizitza-multzoak, txaletak eta etxe elkarri atxikiak ere, besteak beste. Eta berariazko beste etxe batzuk ere, hala nola, errotarien etxeak, errementarien etxeak eta monjeen – edo mojen – etxeak. Eta ez ditugu inolaz ere ahaztuko desagertutako beste etxe-mota batzuk, esaterako, Historiaurreko gizakiaren bizitoki izan zen haitzuloa, Burdin Aroko kastroko etxea, Foruan bizi izan zen erromatarraren etxea, Goiz Erdi Aroko herrixkako etxea …

Alde batetik, aldi berean etxebizitza eta lantoki diren etxeak; bestetik, bizitzeko baino ez direnak. Landa-munduko etxe bakartuak edo hiribilduetako etxe lerrokatuak. Etxe itxi eta ilunak edo etxe ireki eta argitsuak … Era askotako etxeak; era askotako bizimoduak. Era askotako istorioak. Eraikina ulertuko dugu. Ondare materiala aintzat hartuko dugu. Eta, aldi berean, pertsona batzuei eta horiek utzitako aztarnei hurbilduko gatzaizkie. Ondare materiagabeari hurbilduko gatzaizkio. Baita gure historiari ere.

Gustoko duzu? Partekatu

Ikusi edizio gehiago

2024 edizioa
Bide, sare eta loturen ondarea
2023 edizioa
Ondarea bizirik
2022 edizioa
Ondare iraunkorra
2021 edizioa
Ondare irisgarri eta inklusiboa
2020 edizioa
Ondarea eta Hezkuntza
2019 edizioa
Ondarea plazara!
2018 edizioa
Ondarea, emakumeen emaria
2017 edizioa
Pasaia bizia
2016 edizioa
Etxetik kanpo
2015 edizioa
Burdina
2013 edizioa
Atzokoa biharko
2012 edizioa
Urria kultura garaia da
2011 edizioa
Argiak eta aurrerapena
2010 edizioa
Sartu zure historioan
2009 edizioa
Bizkaia bideetan zehar
2008 edizioa
Baserriko bizimoduaren eta ofizio tradizionalaren ondarea
2007 edizioa
Jaurerriko zalatariak: harresiak, dorreak eta gotorlekuak.
2006 edizioa
Burdinaren paisaiak
2005 edizioa
Ibilbidea Bizkaiko hiribilduetan zehar
2004 edizioa
Bizkaiko burges etxebizitza
2003 edizioa
Abadiak, komentuak eta monasterioak
2002 edizioa
Berreskuratutako ondarea: egurra eta harria
2001 edizioa
Ondare Industriala

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

Jarraitu gure sare sozialak:

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD 

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD