2007 edizioa

Jaurerriko zalatariak: harresiak, dorreak eta gotorlekuak.

Ondarea baloratzea politiken eta kultur egitarauen helburu nagusienetako bihurtu da, gure herrien nortasuna definitzen ondoen laguntzen duen elementuetako bat baita. Horregatik, erakundeetako arduradun bezala, zaindu eta babestu egin behar dugu, eta herritarren eskura jartzea eta beraiek ondo ezagutzea sustatu behar dugu.

Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak aukera paregabea dira filosofia hori praktikan jartzeko. Ekimen honi esker, egun batzuetan eta Europa osoan zehar, herritarrei monumentu ugari, aztarnategi arkeologikoak eta ekintza ezberdinak ezagutzeko aukera ematen zaie.

Bizkaian 2001. urtean sartu ginen lehenengo aldiz proiektu honetan eta hortik aurrera beti hartu dugu parte proposamen berri eta interesgarriekin.

Gainera, Jardunaldi hauen bitartez, Foru Aldundiaren eta toki erakundeen arteko lankidetza indartzen ari gara. Oraingo edizio honetan, 24 udalek bere ahalegina eta ilusioa jarri dute aurreko urteetan bezala ekintza ugari eta ezberdinak eskaintzen dizkigun programa antolatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak gonbidapena helarazi nahi die herritar guztiei ospakizun honetan parte hartu eta egun batzuetan zehar gure herrien historian (askotan ezezaguna) murgil daitezen.

Zuen interesa pizten badugu, asmatu egingo dugu. Zuen zain izango gaituzue

Gustoko duzu? Partekatu

Ikusi edizio gehiago

2024 edizioa
Bide, sare eta loturen ondarea
2023 edizioa
Ondarea bizirik
2022 edizioa
Ondare iraunkorra
2021 edizioa
Ondare irisgarri eta inklusiboa
2020 edizioa
Ondarea eta Hezkuntza
2019 edizioa
Ondarea plazara!
2018 edizioa
Ondarea, emakumeen emaria
2017 edizioa
Pasaia bizia
2016 edizioa
Etxetik kanpo
2015 edizioa
Burdina
2014 edizioa
Etxez etxe
2013 edizioa
Atzokoa biharko
2012 edizioa
Urria kultura garaia da
2011 edizioa
Argiak eta aurrerapena
2010 edizioa
Sartu zure historioan
2009 edizioa
Bizkaia bideetan zehar
2008 edizioa
Baserriko bizimoduaren eta ofizio tradizionalaren ondarea
2006 edizioa
Burdinaren paisaiak
2005 edizioa
Ibilbidea Bizkaiko hiribilduetan zehar
2004 edizioa
Bizkaiko burges etxebizitza
2003 edizioa
Abadiak, komentuak eta monasterioak
2002 edizioa
Berreskuratutako ondarea: egurra eta harria
2001 edizioa
Ondare Industriala

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

Jarraitu gure sare sozialak:

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD 

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD