Mendeurrena ospatzeko zorian, Miguel de Unamuno Institutuak aspaldiko eskola-mapak berreskuratu ditu, duela mende bat Historia eta Geografia irakasteko erabili zen hezkuntza-ondarearen eta material didaktikoaren balioa nabarmentzeko. Piezok munduari begiratzeko beste modu bat erakusten digute, geldoagoa eta eskuz kartografiatua.
Gure herentzia kulturala mehatxatzen duten arriskuez ere (narriadura, ahanztura edo testuingurua galtzea) ohartarazten du erakusketak, eta planeta ulertzeko dugun modua nola aldatu den hausnartzera gonbidatzen gaitu. Bidaia bisual honek ondare komun hori babesteko beharra aldarrikatzen du, ikuspegi kontziente eta prebentibo batetik.
