Agiri-ondarea, izaki bizidunaren antzekoa da: sortzen danetik, bere denpora pasatzen hasten jako. Artxiboak dira bere babes, bere ongizate-zona, bere jagote, onura eta eskuragarritasun bermea. AHEB-BEHAn Bizkaiko Eleizaren agiri-ondarea ziurtatzen mende erdi daroagula ospatzen dogu aurton.
Altxor hau jaso, jagon eta zabaltzea da gure izateko arrazoia, prozesuak sortuz eta egitasmoz eta, jakina, etorkizuneko aukerez, betetako ondare-ekosistema eratuz. Berbaldian eta Artxiboko bisitan erakutsiko deutsugu.