1947-1959ra bitartean, Undurragako lurpeko zentral elektrikoa eraikitzeko lanek ehunka langile-familiaren etorrera suspertu zuten. Undurraga eta Ipiñaburu auzunetan 3.000 langile inguru bizi izan ziren.
Josu Santamaría Otaola arkeologo eta UPNA-NUPeko Historia Garaikideko irakaslearekin batera, etxebizitza prekarioen hondarrak eta energiaren paisaia honetako beste elementu arkitektoniko batzuk kontserbatzen diren eremuetan ibiliko gara.