Karrantzako ardiak, gure haraneko autoktonoak, artzain familia handiak sortu dituzte historian zehar. Gizonak artzaintza lan gogorrenen arduradunak ziren: zaintza, transhumantzia, jeztea eta abar. Eta emakumeak, baserriko bizitzaz eta zeregin delikatuenez arduratzen ziren. Artzaintzaren kultura, bere arkitektura, toponimia, tradizioek, gastronomia eta abarrek bizirik diraute gure haranean, gaur egungo ukituekin baina esentzia galdu gabe. Bisita gidatu honetan bizimodu horretan murgilduko gara, egun horretan Karrantzan ospatzen den abere, nekazaritza eta artisau azoka aprobetxatuz, latxa eta karrantzar ardien lehiaketarekin eta bere ondarea dastatuz – hitzaren zentzurik zabalenean-.

KARRANTZA HARANA/VALLE DE CARRANZA | Bisita gidatua

Artzain-kultura Karrantzan: dastatzen, transmititzen eta irauten duen iraganaren oihartzuna

Data 07 Urriak 2023 11:30

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelera

Prezioa

Doan

Erreserbak >>

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD